Oraindik greban jarraitzen dute langileek Iberica enpresan

Anboto 2011ko eka. 1a, 09:51

A.P. Iberica enpresako langileek 9 egun daramatzate greba mugagabean

A.P. Iberica enpresako langileek 9 egun daramatzate greba mugagabean.

Greba hasi zenetik zuzendaritzaren eta langileen arteko hartu-emanak etenda daude, eta asteon ere oraingoz ez dira batzartu. Enpresan 26 langile daude, eta horietatik 23k erabaki dute grebagaz bat egitea.

ELAko odezkari Iñaki Arrietaren esanetan, “oso argi daukagu zuzendaritza dela lehenengo urratsa eman behar duena; guk zain jarraitzen dugu”. Langileen eta komitearen eskakizunetako bat langile bat ez kaleratzea zen: “Astelehenean deitu zioten azken-kitatzea sinatzeko. Guk langile hori ez kaleratzeko eskatzen genuen eta eskatzen dugu”. 2009tik hitzarmen kolektibo beragaz jarraitzen dutela eta ordainketetan atzerapenak daudela ere salatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!