A.P. Ibericako langile ia denak greban daude astelehenetik

Anboto 2011ko mai. 26a, 08:54

Oraindik 2009ko Hitzarmen Kolektiboagaz jarraitzen dutela salatu dute

Oraindik 2009ko Hitzarmen Kolektiboagaz jarraitzen dutela salatu dute.

Goitondo auzoko industriagunean dagoen Automotive Products Iberica enpresako 30 langileetatik 22k greba mugagabea hasi dute. 2009tik Hitzarmen Kolektibo beragaz dabiltzala salatu dute, esaterako.

ELA sindikatuko Iñaki Arrietaren esanetan, hitzarmenean eskatu duten “aldaketa bakarra” soldata igoera izan da: “Beste guztia dagoen legez uzteko prest gaude”. Bigarrenik, azken hiru urteetan enplegua erregulatzeko bost espediente egon direla dio, eta soldaten kobraketan “hile biko atzerapena” dutela. Azkenik, bost urtean lanean ibili den emakume bati kontratua amaituko ei zaio asteon, eta “kaleratzerik ez egotea eskatzen dugu”.

“Ez dugu inor kaleratu”
Enpresako bazkide Jose Luis Solagurenk ez dutela inor kaleratu dio: “Praktiketako kontratua zuen eta ez berritzea erabaki dugu”. Hitzarmenari buruz “extraofizialki kopuru batzuk” zebiltzatela eta negoziazioan“beste batzuk planteatu” zituztela dio: “Guk kontrakoeskaintza egin genuen eta harrezkero ez dakigu ezer. Greba uzten duten unean bertan negoziatzeko prest gaude, baina ez greban dirauten bitartean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!