Gorka eta Uriartek ederto hasi dute Biharko Izarrak txapelketa

Anboto 2010ko mar. 5a, 10:06

Atzo (martxoak 4) ekin zioten Biharko Izarrak txapelkteari. Partidu bi jokatu zituzten. Lehenengoan erraz nagusitu ziren Gorka eta Uriarte; bigarrenean gogor lan eginda irabazi zuten Narbartek eta Untoriok.

Atzo (martxoak 4) ekin zioten Biharko Izarrak txapelkteari. Partidu bi jokatu zituzten. Lehenengoan erraz nagusitu ziren Gorka eta Uriarte; bigarrenean gogor lan eginda irabazi zuten Narbartek eta Untoriok. Gorkak eta Uriartek 22-5 irabazi zioten Albaradok eta Zubirik osatutako bikoteari. Zubiriren atzelari behar zuen Andreuk ezin izan zuen jokatu eta bere ordez ibili zen Albarado arabarra. Albarado da Biharko Izarrak txapelketan dabilen arabako pilotari bakarra. Bigarren partiduan Narbartek eta Unturiak 22-16 irabazi zuten Atxotegiren eta Ricoren kontra. Lehenengoan falta izan zen emozioa izan zuten partidu horretan. Narbarte inspiratuago ibili zen aurrean eta Unturia seguru eta indartsu atzean, nahiz eta pilota batzuk huts egin zituen. Atxotegi elegante, baina indarrez justu samar ibili zen. Merinok danetik egin zuen: ezkerrez ondo ibili zen eta eskuinarekin justu. Beraz, Gorkak eta Uriartek partidua irabazteaz gainera aurkariak tanto gutxirekin uztea lortu dute. Kontuan hartu behar da txapelketa honetan ez dagoela bikote finkorik eta pilotariek denek denen kontra jokatuko dutela; azkenean multzo bakoitzean garaipen gehien lortzen dituen aurrelaria eta atzelaria sailkatuko dira finalerako. Berdinketaren kasuan aldeko eta kontrako tantoak hartuko dira kontuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!