Playmays tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Katalamixon 2018ko ots. 8a, 10:49

Katalamixon Aisialdi Elkarteak martxan jarriko du zapatuan, otsailak 10, bere lehenengo tailerra, poltsa tailerra.

10-16 urte bitartekoak "Abañoko gazteak" proiektua daukate Katalamixon Aisialdi Elkarteak antolatuta hilero ekintza batekin. Baina, beste adin tarte batzuk ez daukate ekintzez gozatzeko aukerarik eta hainbat eskaera iristen zaizkigu guraso eta umeen aldetik.

Horren aurrean, zerbait egitea erabaki dugu eta hilero adin desberdinei zuzendutako tailer desberdinak egingo ditugu. Esan bezala, hile honetako lehenengo tailerra otsailaren 10ean izango da, poltsa tailerra (beteta dago) eta bigarrena otsailaren 25ean playsmays tailera.

Tailer bakoitza adin tarte desberdin batera egokituta egongo da eta izena emateko modua emailez izango da katalamixon@gmail.com. Izen abizenak, jaiotze data eta telefono bat. Playmays tailerra HH5 urte, LH1,2,3. mailakoentzako izango da eta izen emateko epea otsailaren 12an hasi eta 19an bukatuko da. Edozein zalantza izanez gero lasai idatzi katalamixon@gmail.com era. Eskerrik asko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!