Alfredo Baeschlin

Alfredo Baeschlin oroituko dute Abadiñon, gaur, bere semearen partaidetzarekin. Askotan entzun ditugu bere arkitektura lanei buruzko goraipamenak, baina bere nortasunagatik eta konpromisoagatik ere pertsona handia izan zen Alfredo.


1883. urteko San Prudentzio egunean jaio zen Schaffhausen (Suitzan). 1920an Ajuria Enea eraiki zuen, eta 1926-27an Abadiñoko Bengoa jauregian jarri zuen bere bizitokia. Buru-belarri aritu zen euskal arkitektura ikertzen, eta emaitzak, Bilbon, EAJren La Tarde egunkarian argitaratzen zituen. Euskara ere ikasi zuen eta euskal gizartean barneratu zen.


1928an, bere emaztea eta seme jaioberria harturik, Espainiari buelta ematekotan ontziratu zen. Bisitatzen zituen lurraldeei buruzko artikuluak idazten zituen egunkarietan. 1929an, Godellan (Valentzia) jarri zuen bere bizilekua. Katalana ikasi eta hango gizartean ere barneratu zen. Proiektuak burutu zituen, artikuluak idatzi zituen, erakusketak prestatu zituen... Horrela bizi izan zen 1936-39ko gerra hasi arte. Gerra garaian Kataluniako Generalitatearentzat egin zuen lan.


Gerra bukatu ondoren, bere lanetara itzuli zen, baina 1941ean, ustekabean, frankistek atxilotu egin zuten. Valentziako kartzelan eta Miranda Ebroko atzerritarrentzako kontzentrazio-esparruan eduki zuten, eta 1942an Suitzara atzerriratu. Azken urteak bere jaioterriko ostatu batean eman zituen, erdi itsu, zaharkiturik eta ogibide bat izateko ikerketak eta itzulpenak eginez, 1964ko urtarrilaren 29an hil zen arte.

1984ko apirilaren 28an oroigarri bat jarri zuen Gerediaga Elkarteak Astolan: euskara eta Euskal Herria hain maite izan zituen gizon handia ez ahazteko. 2011n berria jarri genuen, aurrekoa birritan apurtu bai

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!