34 urteko durangar bat atxilotu dute bere emaztea jotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia

Erasoa atzo arratsaldean gertatu zen. Emakumea Durangoko anbulategian artatu behar izan zuten. Gizonak atxilotuta jarraitzen du epailearen aurretik pasatzeko zain.

Atzo, 17:00etan, 34 urteko gizon durangar bat atxilotu zuen Ertzaintzak bere emaztea jotzea egotzita. Ertzaintzak azaldu duenez, gizonak atxilotuta jarraitzen du epailearen aurretik pasatzeko zain. Emakumea anbulategira eraman zuten erasoaren ondorioz jasan zituen zauriak sendatzera.

Plataforma Feministak joan zen zapatuan Durangoko jaietan gertatutako beste eraso bat salatzeko deitutako elkarretaratzean eman zuen beste indarkeria kasu honen berri. Eraso hau salatzeko, plataformako kideek datorren ostegunerako  deialdia egin dute, Andra Mariko elizpean, 20:00etan.

Udalak ere erasoa gaitzetsi du, eta babesa erakutsi dio erasoa sufritu duen emakumeari, eta bere seme alabei. Gainera, udalak dituen baliabide guztiak beraien esku jartzen dituztela jakinarazi dute.

Erlazionatuak

Mutil batek neska bat jo zuen zapatuan Durangoko jaietan

Durango

Domeka goizaldean izan zen erasoa, 06:30 inguruan, taberna batean. Eztabaida eduki zuten eta 23 urteko mutilak 27 urteko neska jo zuen; osasun zent...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.