Emakumeen bira badator!

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Iturriaga 2014ko eka. 6a, 08:30

Astebete bakarrik falta da Euskal Herriko eta estatuko lasterketarik garrantzitsuenari hasiera emateko. Lasterketarik bereziena da niretzat; nahiz eta aurten oso desberdina izango zaidan. Lehenengo aldiz jarriko nahiz kotxean, hemengo gazteriari laguntzeko eta eurekin batera esperientzia berri bat bizitzeko.

 

Nahiz eta inoiz ez nuen pentsatuko hain laster jarriko nintzenik talde baten aurrean, oraindik ere txirrindularitzan bizi izandako bizipoz eta une txar guztiak buruan bainituen.
Gainera, erabaki horren ondorioz, Bizkaiko hautatzaile izatea proposatu zidaten, neska gazteei laguntzeko, eta eurekin egon eta sufritzeko estatutik kanpoko lasterketetan. Oso pozik etorri nintzen Burdeostik, pentsamendu bat aldatu zitzaialako: harrobia badago. Eurekin lan egin eta euren mentalitatea apurka aldatuta, kirolari oso onak izan ditzakegu. Baina, betiko moduan, jende hori falta zaigu. Betiko moduan, jende horrek ematen duen guztia behar dugu, eta ez poltsikoak betetzen etortzen den jendea.
Azkeneko Birarik ‘errazena’ izango da, erlojupekorik gabe, eta Euskal Herriko eta estatuko neska gazte askorekin, agian, belaunaldia aldatzen ari da eta. Horregatik, bertan egongo gara, laguntzeko prest.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!