Hitzaldi hauetan emakumeek literaturak eskaintzen dituen aukera anitzei zer nolako erabilera eman izan dioten eta ematen dioten ezagutu eta hausnartuko dugu, emakumeek kultura sortzaile bezala duten lekua aztertu eta egindako lana ikustaraziz eta garrantzia emanez.
Hitzaldi bakoitzean hainbat gai eta kultur arlo jorratuko dira; sentimenduen arlotik gizarte arlora eta hitzetik irudira. Ibilbide geografiko eta historiko bat egingo dugu, betiere liburu zerrenda batekin lagunduta, komentatutako liburuak ezagutu eta irakurtzeko aukera emateko.