Muay Thaia kirolik garrantzitsuena da Thailandian, kirol erregea, hemen futbola den moduan. Gainera, bizitzeko modu bat da. Umeak txikitatik hasten dira kirol hau ezagutzen eta trebatzen. Nagusien borrokaldiek estadioak betetzen dituzte eta munduko borrokalari profesional onenetakoak Thailandiara joaten dira euren borrokaldiak prestatzera. Adibide horiek erakusten dute kirol honek han duen hedadura.
Sarritan egon arren, oraindik asko geratzen zait ezagutzeko. Laster berriro itzuliko naiz, batez ere thailandiarren kultura eta kirola ikasten jarraitzeko. Guztiz maiteminduta nauka Asiako hego-ekialdeko herrialdeak. Thai hitz egiten eta thailandiar kulturari buruz gehiago ikasten hasi naiz hemen.
Gure taldean diziplina honetan borrokatzen zuen lehenengotakoa izan nintzen. 2017an lehiatutako Muay Thai txapelketan parte hartu nuen, eta egun hartako oso oroitzapen politak ditut. Harrezkero, Muay Thai txapelketa askotan parte hartu dugu garaipen ugari eskuratuz.
Martxoaren 30ean Euskadiko txapelketa jokatuko da Gasteizen eta bertan egongo gara 12 urtetik gora ditugun lehiakideekin. Aspaldian Muay Thaia asko lantzen ari gara eta lanean gogotsu gabiltza txapelketa honi begira. Emaitza edozein dela ere, maite dugun kirolarekin gozatuko dugu.