Urtzi Ispizuak Muay Thai kontaktu kiroleko borrokaldi profesional bat irabazi zuen orain aste bi Thailandian. Berez, entrenatzera eta Euskadiko txapelketa prestatzera joan zen hara, baina entrenatzaileek eskainitako konfiantzak hauspotuta erronka onartu zuen. Borrokalari durangarrak borrokaldi horren nondik norakoak kontatu dizkio ANBOTOri. Barikuko alean Ispizuari egindako elkarrizketa irakurri ahalko da.