Barikuan hasi eta maiatzaren erdialderarte pilota partidurik ez da faltako Abadiñon, San Prudentzio eta San Trokaz jaien inguruan antolatzen diren pilota txapelketak hasiko baitira asteburu honetan. Lehenengo txapelketak Matienan izango du finala maiatzaren 1ean (martitzena), non kadeteak binaka eta nagusiak lau´terdian txapelaren bila burubelarri ibiliko diren. Zelaietan, bestalde, maiatzaren 19an (zapatuan) jokatu dira azken partiduak eta bertan gazteak lau´terdian eta nagusiak binaka arituko dira lehian.
Guztira 48 pilotarik hartuko dute parte txapelketa hauetan eta norgehiagokak bariku arratsaldetan Matienan eta domeka goizetan Zelaietan jokatuko dira.