Urtero bezala, aurten ere euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan Elkartasun Egunak antolatu dituzte Abadiñon. Asteburu honetan ospatuko da, abenduaren 1 eta 2an zehazki, eta herria elkartasunez beteko duen egitarau bat prestatu dute oraingoan ere. Barikuan 20:00etan emango zaio ekimenei hasiera, Matienako Laboral Kutxan hasi eta "Orain presoak" lema eramango duen giza kate batekin, abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazioaren sostenguz. 22:00etan, Zalduerreka elkartean, Ainhoa Gangoitia Mazorriagak ertamerika eta hegoamerikara egin zuen bidaiaren diapositiba emanaldia eskeiniko du.
Larunbatari Sarrimendira egingo den martxa batekin emango diote hasiera, goizeko 09:00etan. Bazkaldu aurretik, triki poteo batekin herria girotuko dute bertaratzen direnek eta 14:30ean egingo dute ekitaldi jendetsuena Matienako frontoian: herri bazkaria (tiketak salgai daude Tipi Tapak, Abarketeruena eta Mesoi tabernan).
Ondoren, bingo musikala egongo da, eta Eonian elektrotxarangarekin, berriz, kalera aterako dira. Eguna amaitzeko, Zalduerreka elkartean kontzertuak eskeiniko dituzte Eskupitajo eta Baske Street Boys taldeek eta baita bere taula gaineko berregarpenean DJ Alusek.