Tabernetan kartelak nonahi eraso sexistarik onartuko ez dela esanez. Nola esango dugu ba guk, ezkertiar borrokalari gorriok, norbait jotzea onartuko dugunik edo indarrez heldutako penetrazio biolentoari aurre egingo ez diogunik? Baina oraindik ez diogu muzin egin taberna berdinetan hitzez eraso egiten digun musika dantzatzeari, parrandan komunen segregazioa dela-eta batzuk beste batzuk baino denbora gehiagoz txizari eutsi beharrari...
Honez gain, jai ereduaren inguruko lanketa feministak nagi antzeko bat ematen digu, eta hor doa pilatzen den indar sortzaile guztia errekan behera, ajeak pasatzen ditugun bitartean. Izan ere, guk, marxista-iraultzaile-antikapitalistok, bai, geuk ere bai, heteropatriarkatuaren prismatik begiratzen diogu geure zilborrari.
Europaren duintasuna Mediterraneoan itotzen doan martxa berean gure humanitate eta zentzun apurra labankadatik hasi eta piropoan amaitzen den erasoetan galtzen da.
Ezinbestekoa dugu gure jaietako antolaketa kontziente bihurtzea, ordena soziala eraldatzeko behingoagatik martxan jar gaitezen.