Promesetan uger

Gauza bat egiteko aske izateak ez du esan nahi gauza hori egin dezakedanik edo egin behar dudanik. Egin behar ez izate horri helduko dio askok, baina ohitura hedatu bihurtu dira azken asteotan gauzak egin behar dituztenen sermoiak, egiteko ordua iristean aitzakia gisa egiteko libre ez direla esango dutenenak. Hauteskunde kanpainaz ari naiz, beste batzuen artean.

Asko dira etorkizunerako promesa aitzakiadunak, baina nork erreparatzen dio orainari?

Ayotzinapan 43 aulkik hutsik jarraitzen dute ikasgelan, 28 eta beste asko dira libre behar luketenak, gose direnen zifra amaigabea da eta zifra txikiagoa izanagatik are bortitzagoa da gosetien kontura janez sabela betetzen dugunona. Zerrenda luzea da.

Nepal da orain egunkari ororen goiburua, etengabekoak dira telebistako irudi mingarriak eta kaleetan errukia piztu nahi duten kartelak, laguntza eskatzen.

Guk sms batekin lagundu omen dezakegu, ahalmena dugulako mugikor bat edukitzeko eta gainera fakturaren barruan sartu dezakegulako mezu horren bidalketaren gastua. Guk dirua edukitzeagatik besteei lagundu beharrak desberdintasuna areagotu baino ez du egiten. Iraganetik oraina “konpondu” beharko dugu, etorkizuneko promesetan prakak jaitsita ibili beharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!