Durangon Folk

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2019ko abe. 4a, 10:27

Abenduaren 7an, zapatuz Durangon Folk 21. edizioa izango dugu.

Urtero lez, Durangon Folk jaialdia antolatu dugu. Aurtengoan Irurtzungo Orritz-Iskidi taldea gonbidatu dugu. Ez da talde hau Durangora etorriko den lehen aldia, oraingoan baina, elementu berriak ekarriko dituzte. Duela hogei urte sortutako izaki mitologikoei 20 bat ardi batu zaizkie, baita artzaina ere. "Txape" taldeko sortzaileak kontatu digunez "haurrak, gure seme-alabak gurekin ateratzeko ideia baten bila hasi ginen" eta horrela bururatu zitzaien ardiak gehitzea. Getxoko Nazioarteko Folk jaialdian ere izan ziren eta arrakasta lortu zuten.
Espero dugu Durangon ere ikuskizun ederra eskainiko digutela nafarrek. Halere, ez ditugu bakarrik utziko Kriskitin taldeko, adin ezberdinetako, hainbat dantzari irtengo gara kalera, oraingoz Sugarri fanfarriaren musika hotsean.
Zapatuan 12:00etatik 14:00etara Durangon, Azoka inguruan, Ezkurdin eta Andra Marin. Erduzie.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!