Bizkaiko Dantzari Eguna iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2018ko mai. 21a, 11:54

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuta Bizkaiko Dantzari Egunean izan ginen atzo.

Eguraldi ona lagun, egun ederra igaro genuen atzo Bilbon. Bizkaiko Dantzari Egunean hartu genuen parte. 3.500 dantzari batu ginen Bilboko Gran Vian dantzan. Emozioz beterik astindu genituen txiliñak, txalo artean. Gaztetxoenak ere ez ziren atzean geratu. Bizkor aritu ziren. Gogor dator harrobia. Badago esperantza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!