Joan den urtean izan ziren katalanak gurean eta gustura dantzatu zuten Durangon. Orain geu goaz bertara Euskal Herriko hainbat dantza eta musika eskaintzera.
Kriskitinen aspaldi hasi ginen taldeen arteko trukeak antolatzen eta egiten, batez ere geure dantzak kanpoan erakusteko eta beste leku batzuetakoak durangarrei hurbiltzeko. Horrez gain truke hauen bidez kulturartekotasuna lantzea dugu helburu eta neurri batean lortzen dugulakokan gaude.
Urteokaz hainbat leku eta plazatan egingo dugu dantzan. Oraingoan be pozarren gaude Kataluniara joateko, nahiz eta bidaia luzea izan. Ea dantzan egiteaz gain hango askatasun haizea honantz dakargun.