Herri kirolak lana izatetik kirol izatera pasatu ziren. Baina nola? Hasieran, apustuekin. Euskalduna lehiakorra izan da eta norgehiagoka aritzea gustatu zaio. Nor izan azkarragoa, nor indartsuagoa, nor trebeagoa,… Gerora hasi ziren txapelketak, arauak, federazioak, epaileak,… Hasierako garai horietan ez pentsatu emakumezkorik ikusterik. Ez plazan, eta plazatik kanpo ikusle bezala ere, gutxi. Baina garaiak aldatuz doaz eta gaur egun plaza barruan zein ikusle bezala edonor aurki daiteke.. Eta ikusiko duzue larunbat honetan, Abadiñon, gaur egun momentuz badugula etorkizuna bai gizonezkoen eta bai emakumezkoen harri-jasotzean. Hor arituko baitira Euskadiko Txapelketan Mallabiko bi gazte, Goizeder eta Jon. Urteko zitarik garrantzitsuenak izaten dira Euskal Herri mailako txapelketak, eta gustura hartuko dute zaleen berotasuna. Nire partetik, zorterik onena opa dizuet.