- Latinoamerika ahora (maiatzaren 15ean). Egoera nahasia bizi dute Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Berbaldi honetan, besteak beste, Brasilera, Venezuelara eta Nikaraguara gerturatuko gara Victor Pozas EHUko irakaslearen eskutik.
- Errefuxiatuen egoera Grezian (maiatzaren 22an). Milaka etorkin migratzailek Greziako irletan jarraitzen dute ez aurrera ez atzera, asko luzatzen ari den egoera lazgarrian. Eurekin lan egiten duten Zaporeak eta Hemendik Harantz elkarteek hango errealitatearen berri emango digute.
- Kainaberaren berri (maiatzaren 29an) Momentu honetan esku artean ditugun egitasmoak partekatu gura ditugu elorriarrekin, eta euren ekarpen eta iritziak jaso.
Hitzaldi guztiak Iturri Kultur Etxean izango dira, 19:00etan.
Gustoko baduzu, bertan ikusiko dugu elkar!