Elorrioko eta Izurtzako jaiak

Aurtengo kulturarteko jaia ere ederra izan da. Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Kainabera 2017ko ira. 11a, 11:05
Eguraldiak elizpera mugitu gintuen arren, giroa ederto berotu zen han ere. Iaz baino jende gehiago eta diru gehiago batu dugu aurtengo kulturarteko jaian. Elorrion bizi garen hamaika kulturatako lagunek jatordu gozoak prestatu genituen, eta berton batutako 3.176,20 euroak Zaporeak elkartera bideratuko ditugu, Grezian dauden errefuxiatuei jatorduak prestatzeko. Eskerrik asko, denoi!
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!