Bart gauen Izurtzako Lejarza auzoko baserri bateko teilatu zati bat amildu da. Jazoera gertatu den unean pertsona bat eraikinaren barruan zegoen, baina onik dago. Beraz, amilketak ez du zauriturik eragin.
Pertsona hori gertuko lagun baten etxean dago orain, eta Mankomunitateko zerbitzu sozialekin hartuemanetan jarri dute, Izurtzako Udaleko iturrien arabera.
Baserri horren goiko aldean, errepidearen ondoan, beste eraikin bat dago eta eraikin horrek su hartu zuen 2021eko apirilean. Eraikin zati hori kiskalita geratu zen.