Astebete falta da Izurtzako jaiak hasteko, baina gaur jai giroa dago plaza inguruan. Izan ere, Herriko Tabernak ateak ireki ditu berriro, itxi zenetik hiru hilabetera. Jende dezente batu da 19:00etan egin dute inauguraziora. Izurtzako aparkalekua autoz ia bete dela da inaugurazioak eragin duen ikusminaren erakusle. Barra bete pintxo dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.
Aurrerantzean Udane Ramirez Azkarate izurtzarrak izango du tabernaren ardura.