Izurtzan, Herriko Tabernaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa hasi du udalak

Anboto 2023ko mai. 23a, 08:45

Izurtzako Herriko Tabernaren kudeaketa eta eraikin berean dagoen etxebizitzaren alokairua lehiaketa publikora atera ditu Izurtzako Udalak. Izan ere, maiatzaren amaieran iraungitzen da aurreko esleipena.

Taberna 32 urtez kudeatu dutenak ez dira berriro aurkeztuko, eta, beraz, arduradun berria izango du aurrerantzean. Hauetxek dira etxebizitzaren ezaugarriak: logela bi, egongela, sukaldea eta komuna.

Bost urterako esleipena da eta urtebeteko beste bost luzapen izan ditzake. Oinarri guztiak www.izurtza.eus webgunean daude: 'Udala' atala klikatu behar da; hor barruan, 'Kontratatzailearen profila' atalean, eta, azkenik, 'Euskadiko kontratazio publikoaren plataforma' atalean. Maiatzaren 31 da proposamenak aurkezteko azken eguna. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!