Izurtzako antzerki saioak 30 bat lagun batu zituen

Anboto 2023ko ots. 2a, 12:07
Joan zen barikuko antzezlaneko irudia.

Aurrerantzean erabilera anitzeko gunean ekimen gehiago antolatzeko asmoa dutela azaldu dute udaletik.

Joan zen barikuan umeei begira antolaturiko Bertoko eta urrutiko ipuinak antzerki musikatuak 30 bat lagun bildu zituen, umeak eta euren gurasoak batuta. Udaletik azaldu dute pozik daudela harreragaz, eta bertaratukoek ere egokitzat jo zutela ekimena. Erabilera anitzeko guneari etorkizunean etekina ateratzen jarraitzeko asmoa dutela azaldu du Oihane Irastorza zinegotziak. Izan ere, lokala 2019ko abenduan inauguratu zuten, pandemia heldu baino hilabete gutxi batzuk lehenago, hain zuzen ere, eta luzaroan ezin izan dute ekimenik antolatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!