Umeentzako antzezlan musikatua ikusgai Izurtzan, urtarrilaren 27an

Anboto 2023ko urt. 24a, 13:26

Izurtzako Udalak familia giroan gozatzeko antzezlana antolatu du urtarrilaren 27rako. 18:00etan izango da, erabilera anitzeko lokalean.

5etik 10 urtera arteko umeei zuzenduta dago eta sarrera doakoa da. Ipuin musikatuekin, Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok (Naita Produkzioak) munduko kulturak ezagutzeko aukera eskainiko dute Bertoko eta urrutiko ipuinak ikuskizunean. "Maitasunaren, konfiantzaren eta biziraupenaren gai unibertsalez arituko gara kultura ezberdinen begiradapean; sioux indiarrak, tunisiarrak eta euskal herritarrak gehiago ezagututa", azaldu dute Naitako kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!