Izurtzan emakumeen binakako txapelketako partiduak jokatuko dituzte

Anboto 2023ko ots. 2a, 12:16

Ados enpresako pilota jaialdia otsailaren 4ko zapatuan hasiko da, 18:30ean. Sarrera bost euro da eta udalak aulkiak ipiniko ditu partiduak jesarrita ikusteko.

Emakumeen bikakako txapelketako partidu batean Durangaldeko ordezkari batek jokatuko du: Ainhoa Ruiz de Infantek. Otxandiarrak Oihana Orbegozogaz osatuko du bikotea. Biek Naroa Etxekolonea eta Maite Ruiz de Larramendi Mujika izango dituzte aurkari. Beste partiduan Irantzu Etxebestek eta Andrea Capellanek —Miguel Capellan pilotari ohiaren alaba—  Andrea Aldaregia eta Ane Mendiburu izango dituzte aurkari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!