Onik aurkitu dute Aramaion atzotik galduta zegoen izurtzarra

Anboto 2021ko urr. 12a, 11:01
(Argazkia: @DYABizkaia)

Atzo perretxikotan Aramaiora joan eta galdu zenetik bere bila zebiltzan larrialdi zerbitzukoak.

Bizkaiko DYA-k sare sozialetan informatu duenez, onik aurkitu dute atzotik Aramaio inguruan galduta zegoen 67 urteko izurtzarra. Perretxikotan joan zen senide batekin eta beragaz kontaktua galdu ostean senideak larrialdi zerbitzukoei abisua eman zien. Harrezkero, bere bila zebiltzan.

Bilaketa lanetan parte hartu dute Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi eta Txakur Atalak, Deba-Urolako ertzain-etxeko patruilek, Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldeak, Gurutze Gorriko eta DYAko baliabideek eta Arabako suhiltzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!