Atzo Aramaion desagertu zen 67 urteko izurtzar baten bila dabiltza

Anboto 2021ko urr. 12a, 09:37

Bilaketa taldea Aramaion (@112_SOSDeiak)

Senide batekin perretxikoak batzen zebilela desagertu zen, Oletan. Euskadiko Larrialdi Zerbitzukoak atzo hasi ziren bilaketa lanetan.

Lan horietan parte hartzen dute Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi eta Txakur Atalak eta Deba-Urolako ertzain-etxeko patruilek, Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldeak, Gurutze Gorriko eta DYAko baliabideek eta Arabako suhiltzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!