Izurtzako Udalak eguzki-panelak ipini ditu pilotalekuko teilatuan

Joseba Derteano 2020ko urr. 7a, 09:29

Joan zen astean, plaka fotoboltaikoak ipini zituzten Izurtzako pilotalekuko teilatuan. Horrela, eguzki-panel horien bitartez sortutako argindarra udal eraikinak argitaztatzeko erabiliko dute, udala eta pilotalekua bera, esaterako.

Eguzkitik datorren energia argindar bihurtzeko sistema berria laster martxan ipintzea da udalaren asmoa. Horretarako, aditu batek sistemaren funtzionamenduaren gaineko azalpenak eman dizkie udal arduradunei aste honetan bertan.

Proiektu honen bitartez, energia eredu jasangarriago baten bidean urratsak ematen jarraitu gura dutela azaldu Lorea Muñoz Izurtzako alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!