Greba mugagabea hasi dute Fosecoko langileek

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 4a, 08:52

Vesuviuseko arduradunek aurkeztu duten lan espedienteak 24 langileren kaleratzea berresten du. Hori horrela, greba mugagabea abiatu dute Fosecokon, enpresa-batzordeak deituta (Talde Independienteko 2 kidek, ELAko 2k eta LABeko 1ek).

Atzo eman zuten berria Fosecoko arduradunek. Vesuvius taldeko kideek prentsa ohar baten bidez jakitera eman zutenez Izurtzako enpresa itxi egingo dute eta horren lan espedientea aurkeztu zuten. ELA sindikatuko kideek jakitera eman zutenez,  Vesuvius taldekoek aurkeztutako planak 16 pertsonentzako birkolokazioa, 2 aurrejubilazio eta 24 langileren kaleratzeak jasotzen ditu.

"Erregulazio txostenak ez du inolako zentsurik. Oso ondo dabilen lantoki bat da eta zorakeria bat iruditzen zaigu egiten dabiltzana", adierazi dute ELAko kideek. LABeko kideek, berriz, "inolako kaleratze traumatikorik" ez dutela onartuko adierazi dute. Hori horrela greba mugagabea hasiko dutela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!