Azaroak 25

[BIDEOA]: Beldurraren aurka abesteko elkartu dira Iurretan

Anboto

Vivir Quintana abeslari mexikarraren Canción sin miedo korridoaren zati batzuk euskaraz abestuz bideoa sortu dute Iurretan. Adin eta jatorri askotariko 100 emakume baino gehiagok parte hartu dute grabaketan. Atzo estreinatu zuten ikusentzunezkoa jendaurrean.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Vivir Quintana abeslari mexikarraren Canción sin miedo korridoaren zati batzuk euskaraz abestuz bideoa sortu dute Iurretan. Anderebide elkarteak, Auskari taldeak eta Goiuriko Ama elkarteak bultzatutako ekimenak adin eta jatorri askotariko 100 emakume baino gehiago batu ditu, eta Iurretako Udalaren babesa ere izan du. 

Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko emakumeek egin dute euskarazko egokitzapena, eta Pott Produkzioa-ek egun du abestiaren grabaketa. Azaroaren 15ean egin zuten grabaketa, Iurretako San Migel elizan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!