"Ez dira irudi faltsu hutsak; emakumeen bizitzan benetako ondorioak dituzte"

Joseba Derteano aza 20, 09:30 Durango

Adimen artifizialak aukera berriak ekarri ditu, baina arrisku eta erronka handiak ere bai. Horien artean, emakumeen aurkako indarkeria digitalaren adierazpide berri bat dago: baimenik barik haien irudi pornografiko faltsuak sortzea eta zabaltzea. Geroago eta errazagoa da emakume baten aurpegia eduki sexualetan txertatzea, haren irudiari eta intimitateari erasotzeko. Andereak elkarteak eta Andraguneak joan zen astean antolatutako Zine Forumean gai hori landu zuten. Lehenengo, Another Body dokumentala proiektatu zuten, eta, ondoren, Lorena Fernandez Deustuko Unibertsitateko Adimen Artifizialaren Batzordeko arduradunak (Basauri, 1982) berbaldia eman zuen.