Doniel Atxa igo ondoren, dantzarien azken entsegua ikusteko aukera izan dute plazara hurbildutakoek. Iurretako dantza taldeak Dantzari Dantzako hainbat dantza eskaini dituzte; ondoren, nesken soka-dantza ere egin dute. Bihar San Migel eguna ospatuko dute iurretarrek, jai eguna handia. Askotariko ekitaldiak antolatu ditu Jai Batzordeak sanmigelez gozatzeko.