Irailagaz batera ate joka datoz sanmigelak Iurretan. Jai giroaz, dantzaz eta kirolaz gozatzeko helburuagaz, Jai Batzordeak askotariko adineko herritarrentzako ekitaldiak iragarri ditu, plazan egindako agerraldian. Aurtengo sanmigelak iragarriko dituen kartelaren sortzailea ere bertaratu da. Emma Aguilar Jauregik azaldu duenez, berezko garrantzia eman dio Doniel Atxari kartelean, eta azpian eskailerak irudikatu ditu, "herrira sartzera gonbidapena eginez". Jaiagaz lotutako hainbat elementugaz osatu du lana.
Herritarrek sortutako Jai Batzordea da Iurretakoa. Hainbat eragile eta elkarteren artean prestatzen dute egitaraua, udalaren laguntzagaz. Irailaren 28an emango diete ondoetorria jaiei iurretarrek, Doniel Atxa igota. Eta biharamunean San Migel eguna, eguna handia ospatuko dute. Hala ere, aurretik ere egongo da zertaz gozatu. 5. Sortzaile feministen azoka egingo da irailaren 12an, eta, irailaren 25ean mus txapelketa herrikoiaren finala jokatuko da. Tabernariekin batera antolatutako txapelketa hori da aurtengo nobedadeetariko bat. Bestalde, auto klasikoen erakustaldia eta harri zulatzaileen erakustaldia antolatu dituzte lehenengoz.
Tradizio handiko ekintzak
Tradizio handiko ekitaldiek ere ez dute hutsik egingo. Hartara, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizuna eta Zaldi Mendi taldeak antolatutako mendi martxa egongo dira, aurten ere. Nobedade moduan, mendi taldeak ibilbide ertaina antolatuko du irailaren 26rako, Mugarrakolandatik Marmolera. Iaz, bezala txiki martxa ere egingo da. Kamiseta lortzeko, irailaren 13a izango da izena emateko azken eguna, azaldu dutenez. Paella txapelketa eta kontzertuak ere egongo dira, irailaren 26an. Zeker eta Euskoprincess igoko dira oholtzara, besteak beste. Indarpark eta Ekhi elkarteen eskutik herri kirolak eta duatloia probatzeko aukera izango dute umeek, hilaren 26an.
Apirileko Feria, Iurretan
Urriaren 3an, Mozorro Eguna ospatuko dute. Apirileko Feria ospatuko dute Iurretan. Herri bazkaria eta kuadrillen ikuskizunek jantziko dute eguna. Eguna borobiltzeko Skabidean eta Errota plaza taldeak jarriko dute jai giroa. Bezperan, Pescaito Gaua ospatuko dute, egunak merezi duen galazko jantziekin.
EGITARAUA
IRAILAK 12
-
V. Sortzaile feministon azoka plazan (Auskari).
IRAILAK 19
- 8:30 Ahari Iurreta Bizikleta martxa Askondotik.
IRAILAK 20
-
11:00 Banakako harrizulatzaileen Bizkaiko txapelketa eta erakustaldia Askondon (Heki).
IRAILAK 25
- 17:30 Porrotx eta Marimotots “Zerua lapurtu dute” ikuskizuna plazan. Euria eginez gero Maiztegiko frontoiaN.
- 18:30 Bingo Musikala Etxegon.
- 20:00 Mus txapelketaren finala.
- 20:00 Oihan Vega umeentzako diskofesta Askondon.
- 21:00 Oihan Vega helduentzako diskofesta Askondon.
IRAILAK 26
- 8:30 Iurretako XV. Mendi Martxa plazatik.
- 9:00 Bihotzez txapelketa Larrako zelaian: Haurrak. (Iurretako Kirol Taldea).
- 13:30 Paella txapelketa: Paellen aurkezpena (Tabernariek antolatuta).
- 16:00 Bizkaiko Kluben arteko txapelketako eskuzko eta palako partiduak Kepa Arroitajauregi frontoian.
- 19:00 Durangoko orfeoiaren kontzertua elizan.
- 21:30 Kontzertua askondon: Rumbo Tijuana.
- 22:30 Kontzertu gaba plazan: Zeker, Sedientos de Cumbia eta Euskoprincess.
- Ondoren, Txirri eta Mirri MJ-ak.
IRAILAK 27 (UMEEN EGUNA)
- 07:00 Dultzaineroak plazatik eta gaupaseroen argazkia.
- 10:00- 13:30 Kotxe klasikoen erakusketa Maspeko parkingean. Ondoren, sari banaketa eta paella solidarioa (irabaziak Geu Be elkartearentzako izango dira).
- 10:00 Ume eta gazteentzako ekintzak plazan (Indarpak eta Heki elkarteek antolatuta). Euria bada, Askondoko karpan.
- 17:00 Ume jolasak eta Maiztegiko ikasleen dantza erakustaldia plazan.
- 18:30 DJ Kaktus plazan.
IRAILAK 28 (SAN MIGEL BEZPERA)
- 12:00 Jaien hasiera montoitik.
- Ondoren, dultzaineroak eta Kittu txaranga kaskotik zehar.
- 14:00 Nagusien bazkaria Askondon.
- 14:30 Gazte bazkaria plazan.
- 18:30 Ohiturazko Doniel Atxa. Jarraian Iurretako Dantzarien azken entsaioa.
- 22:30 Aittu erromeria plazan.
IRAILAK 29 (SAN MIGEL EGUNA)
- 18:00 Iurretako Dantzariak plazan.
- 20:00 Erromeria: Gorka eta Hekthor
IRAILAK 30
- 19:00 Bakarrizketak plazan: Mirari Martiarena, Aitor Basarrate eta Julen Pagazaurtundua.
URRIAK 2 (PESCAITO EGUNA)
19:30 El Reciclador 10 bakarlariaren kontzertua Dantzari Plazan.
20:30 Tortillen aurkezpena Dantzari Plazan.
22:00 Bertso Saioa Kepa Arroitajauregi frontoian. Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzalluz. Gai jartzailea: Ainhoa Urien.
00:00 Erromeria plazan: Oxabi. Ondoren, Xaukena Xauk eta Totozer MJ.
URRIAK 3 (MOZORRO EGUNA: APIRILEKO FERIA)
- 12:30 Mozorroen kalejira: Askondotik hasita, herriari itzulia egingo diogu.
- 13:00 Poteo girotua Josepa Kale-Kale taldearekin.
- 15.00 Herri Bazkaria Askondon.
- Ondoren, kuadrila ikuskizuna.
- 18:00 Sakatu elektrotxaranga herrian zehar.
- 22:00 Kontzertuak plazan: Skabidean eta Errota. Ondoren, L3S x Trixi eta Dixi MJ.
URRIAK 4 (ERROSARIO EGUNA)
- 10:30 Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara.
- 11:00 - 14:00 XXVI. Nekazaritza eta Artisautza Azoka Olaburun.
- 12:00 Dantza saioa plazan. Talde gonbidatua (Xareu d’ Ochobre, Avilés) eta Iurretako Dantzariak.
- 18:00 Herri kirol erakustaldia: Iparraldeko jokoak, aizkolariak eta harri jasotzaileak.
- 19:00 Iurretako Dantzariak plazan. Ondoren jaietako errifen zozketa.
- 20:30 Herri afaria eta erromeria Lorratz taldearekin, plazan.
- 22:00 Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz.