Iurretako Jaiak

Udalak Iurretako txosnagunean egindako "sabotajea" salatu du

Anboto

Gertakariak argitzeko "dagozkion frogaketak" martxan ipini direla eman du jakitera Iurretako Udalak. Jai Batzordeak salatu duenez, atzo goizean ezezagunek txosnaguneko hainbat gunetan kableak moztu zituzten.

Iurretako txosnagunean  atzo goizean egindako ekintza "bandalikoa"  gaitzetsi du udalak, ohar batean. Gaineratu du, udalak "dagozkion egiaztapenak" ipini dituela matxan, egindako "sabotajea" argitzeko eta ·"kaltetutako instalazioak ahalik eta lasterren lehengoratzeko". Atzo, ezezagunek txosnaguneko instalazio elektrikoaren hainbat kable moztu zituzten, botilategietan, hozkailuetan eta agertokiko eremu teknikoan kalteak eraginez. Udal instalazio elektrikoan ere  eragin dituzte kalteak, udaletik azaldu dutenez.

Jaietako azpiegituran "kalte material larriak" eragin direla salatu du udalak, helarazitako oharrean. "Easo honek zuzenean erasotzen dio herriko jaiak antolatzeko egiten den lanari", nabarmendu dutenez. Ildo horretan, gaineratu dutenez, "udalak ez du inolako sabotajerik edo erasorik onartuko, Sanmigelak guztion jaiak baitira, errespetuz eta elkarlanean eraikiak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!