"Herriko hainbat boluntarioren lana nahita kaltetua izan da, jaietarako egun gutxi geratzen diren honetan, txosnapetik kableak moztu eta itzelezko kalteak eraginda", azaldu dute ohar baten bidez. Zehazki, txosnetako eta eszenatokiko kableak moztu dituztela salatu dute. Amaitzeko, jaien alde lanean jarraituko dutela adierazi dute: "Sanmigelak herritar guztion jaiak dira, herritik eta herriarentzako sortutakoak, eta lan boluntario askogaz aurrera ateratakoak. Argi utzi gura dugu, ez dugula jai herrikoien aurkako erasorik onartuko".