Mendizabalgo presa botatzeko lanak hasi dituzte

A. M. 2026ko abuztuaren 6a

Hasi dituzte Mendizabalgo presa botatzeko lanak. Uraren Euskal Agentziaren arabera, esku hartze horrek "mesede" egingo die Iurretako herriguneari eta Durangoko San Inazio auzoari. 

"Uraldiek kalteak eragin dituzte eremu horietan; izan ere, ibilguaren morfologia aldatzeak tapoi hidrauliko bat kentzen du, ibaiaren hustubide-ahalmena hobetzeko aukera ematen Errotak, baina, ez du erabilerarik gaur egun, eta oztopo hidrauliko gisa jokatzen du", azaldu zuen otsailean URAko zuzendari nagusi Asier Lopez Etxebarriak. Horrez gainera, lanek hamaika aste iraungo dutela azaldu zuen. Guztira, 140.000 euroko inbertsioa beharko dela aurreratu zuen, baita ere. 

Presa, XIX. mendean eraiki zuten, Miangolarra familiaren errotari zerbitzua emateko. Gaur egun, ez du inolako erabilerarik, eta URA agentziaren berbetan Ibaizabal ibaiaren ibilgua estutzen duen "oztopo hidrauliko lez jokatzen du". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!