URAk Iurreta eta Durango arteko presa botako du "uholde arriskua murrizteko" eta "ibaiaren ahalmen hidraulikoa hobetzeko". Presa XIX. mendekoa da, eta Miangolarra familiaren errotari zerbitzua emateko sortu zen. Alabaina, gaur egun erabilerarik ez duelako eta Ibaizabal ibaiaren ibilgua "estutzen" duelako, URAk presa kentzea erabaki du: "Oztopo hidrauliko gisa jokatzen du, eta ur altuetan, ermariaren ur-lamina handitzen du, eta horrek gainezkatzeak sor ditzake", arrazoitu du erabakia URAk.
Uraren Euskal Agentziak gaineratu duenez, esku hartze horrek mesede egingo dio Iurretako herriguneari eta Durangoko San Inazio auzoari. "Izan ere, uraldiek kalteak eragin dituzte eremu horietan; izan ere, ibilguaren morfologia aldatzeak tapoi hidrauliko bat kentzen du, ibaiaren hustubide-ahalmena hobetzeko aukera ematen Errotak, baina, ez du erabilerarik gaur egun, eta oztopo hidrauliko gisa jokatzen du", azaldu du URAk.
Duela egun batzuk, Durangoko alkate Mireia Elkoroiribe, Iurretako alkate Oskar Koka eta
URAko zuzendari nagusi Asier Lopez Etxebarria presaren inguruan batu ziren botatze-lanak martxan jartzeko.
Lanak noiz hasiko dituzten zehaztu barik dago, baina URAk iragarri du fase bitan egingo dituela eta 11 aste iraungo dutela.