Sonometroak ipintzea eta terrazak mugatzea proposatu dute Iurretako Dantzari auzoko bizilagunek

Aitziber Basauri 2026ko uztailaren 2a

Azken urteetan, Dantzari kaleko hainbat herritar kexu da kale horretako terrazadun tabernetan gauetan egoten den zaratagaitik.

Horren aurrean, proposamen hau egin diote udalari: Iurretako taberna eta jatetxeen terrazak mugatzea eta soinua neurtzeko sonometroak ipintzea. Euren ustez, auzotarren eta ostalaritzaren artean elkarbizitza "hobetzea" da helburua: "Neurriok zarata denbora errealean neurtzeko aukera emango lukete. Horrela, araudiak ezarritako mugak gailentzen direnean berehala jokatuko lirateke, eta urteotan hainbat auzotarri eragindako kalteak murriztu".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!