Dantzari kaleko bizilagunak kexu dira gauez sorturiko zaratagaitik

Anboto 2026ko ekainaren 29a

Dantzari kalea.

Iurretako Dantzari kaleko herritarrek deskantsurako duten eskubidea bermatzea eskatu diote udalari. Azken urteetan, auzotarrak kexu dira Dantzari kaleko terrazadun tabernetan gauetan dagoen zaratagaitik. "Tristura, urteetako nekea, eta gure kexei inork kasurik egiten ez dien sentipena dugu", esan dute, eta neurriak hartzea eskatu dute. "Ez dugu pribilegiorik eskatzen, herri honetako beste edozein bizilagunek erregutu barik duena baino ez. Elkarbizitza duin baterako eta atsedenerako dugun eskubidea sistematikoki urratzen duen egoera bizi dugu, hobetu beharrean oraindino larriagoa bihurtzen dabilena", salatu dute idatzi batean. 

"Egunotako beroaldiekin leihoak zabaldu behar ditugu lo egin ahal izateko, gainerako iurretarrek legez. Baina Dantzari kaleko etxarteetan leiho bat zabaltzeak atsedenari uko egitea esan gura du", salatu dute auzokoek. 

Oskar Koka alkatearen berbetan, "ulertzekoa" da Dantzari kaleko bizilegunen egoera. Eta adierazi du euren jardunerako zehaztuta dituzten arauak gogoraraziko dizkietela tabernei (taberna eta terrazen ordutegiak, baimendutako dezibelioak...). Hala ere, gauean udaltzainik ez egotera, zuzenean Ertzaintzari deitzea eskatu die herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!