Zabaldu dute N-634 errepidea bi noranzkoetan, Iurretan

Anboto 2026ko apirilaren 11

Atzo arratsaldean sua piztu zen Iurretako paper fabrikaren aurrean, lantoki kanpoan zeuden paper bobina batzuetan. Errepidea itxita egon da gau guztian. Iurretako Udalak jakinarazi duenez, "Eusko Jaurlaritzak egindako neurketa guztiak zuzenak dira eta ez dago arriskurik osasunerako".

Iurretako Smurfit Westrock paper fabrikaren kanpoan zeuden paper bobina batzuetan sua sortu zen atzo, 17:50 inguruan. Ertzaintzak jakin eragin zuenez ez zen zauriturik egon baina sugar handiak sortu ziren, eta N-634 errepidea itxi behar izan zuten bi noranzkoetan. Gau guztian egon da itxita errepidea. Goizeko 08:00ak inguruan zabaldu dute.

Iurretako Udalak ohar batean jakitera eman duenez, "Eusko Jaurlaritzak egindako neurketa guztiak zuzenak dira eta ez dago arriskurik osasunerako". Dena den, bihar neurketak errepikatuko direla adierazi dute.

Momentu honetan zabalik dago errepidea bi noraznkoetan Erzaintzak jakin eragin duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!