Iurretako paper fabrikaren parean sua piztu da eta N634 errepidea itxita dago

Anboto 2026ko apirilaren 10a

Errepidea norantza bietan dago itxita. Suhiltzaileak lanean dabiltza.

17:50 inguruan piztu da sua Iurretako paper fabrikaren aurrean, lantoki kanpoan zeuden paper bobina batzuetan. 50 bobina egon dira lantoki kanpoan.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, ez dago zauriturik baina sugar handiak daude. Errepidea itxi behar izan dute, norantza bietan.

Durangoko Udalak jakitera eman duenez, herrian paper zati txikiak erortzen ari dira. "Herritarrei jakinarazten diegu hondakin horiek ez dutela eraginik osasunean, eta, beraz, lasaitasun mezu bat helarazten diegu. Sutea kontrolpean dago une honetan", gehitu dute. 

Iurretako Udalak ere herritarrei sua kontrolpean dagoela ohartarazi die eta harremanetan daudela jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, SOS Deiakekin eta baita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!