Iurretako jaietako I. Argazki Lehiaketako oinarriak

Anboto 2025eko irailaren 15a

Artxiboko irudia. (Leihor Elorriaga)

Iurretako jaietako I. Argazki Lehiaketako oinarriak. Jai Batzordeak antolatutako lehiaketa. 

1.Oinarriak
Iurretako jaietan, irailaren 28tik urriaren 5era bitartean ataratako argazkiak.

2. Parte hartzeko baldintzak
- Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake gehienez.
- Lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko diren argazkiak aurtengoak izan behar dira.
- Bi sari egongo dira, bata epaimahaiak erabakiko du eta bestea boto bidez aukeratuko da. Boto gehien dituenak irabaziko du bigarren saria.
- Argazki lehiaketan parte hartu nahi duenak www.anboto.org-en ipini beharko ditu argazkiak.Honekin batera, egilearen izena, telefono zenbakia eta posta elektronikoa eman beharko dira.
- Mezu iraingarriak eta genero ikuspegia errespetatzen ez dituzten argazkiak ez dira onartuko.
- Ez dira Inteligentzia Artifizialarekin egindako argazkiak onartuko.

4. Argazkiak aurkezteko epea
Lehiaketan parte hartzeko epea 2025eko irailaren 28tik urriaren 9ra , (gaueko 00:00etara) izango da.

5. Irabazleak
Webgune bidezko bozketa, publikoaren saria aukeratzeko, urriaren 10etik urriaren 16ra izango da.
Irabazleak urriaren 17an iragarriko dira www.anboto.org webgunearen bitartez.

6. Sariak:
- Larrinagatxu jatetxean bi pertsonarentzako menu berezia. (Epaimahaiaren saria)
- Ikuspegi jatetxean bi pertsonarentzako eguneko menua. (Boto bidezko saria)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!