Gurutze Frades garaipenarekin itzuli da triatloietara

Anboto 2025ko uzt. 14a, 10:06

Triatloiko lehenengo hiru ermakumeak, Gurutze Frades erdian dela. (Argazkia: @fedetriatloncyl)

Hilabeteetako geldialdiaren ostean, bere lehen triatloia lehiatu du.

Gurutze Frades apirilean itzuli zen lehiara bost hilabeteko geldialdiaren ondoren.Itzulera bikaina izan zuen, Logroñon 10 kilometroko lasterketa irabazita. Ordutik, apurka-apurka, proba luzeagoetan eta gogorragoetan parte hartzen aritu da. Horrela, orain hilabete eta erdi Errioxako maratoi erdia (20 km) irabazi zuen. Baina triatloiak dira Fradesen eramu naturala eta prestakuntza osoa horra bideratuta zihoan. Azkenean, heldu da eguna: zapatuan itzuli zen triatloietara Astudillon (Palentzia, Gaztela eta Leon), eta hori gutxi ez eta, lehenengo tokian zeharkatu zuen helmuga. Maialen Azpiazu geratu zen bigarren eta Ester Rodriguez hirugarren.

Frades bosgarren irten zen uretatik eta apurka postuak irabazten joan zen lehenengo jarri arte. "Aurten, berriro itzuli naiz Castillara, Astudillora, geldialdi luze baten ostean. Lehiaketan une txarrak eta onak izan nituen, eta nire errendimendutik alde positiboak eta negatiboak atera ditut. Baina batez ere, jendearen berotasuna daramat gogoan; oso atsegina izan zen. Eskerrik asko denei!", adierazi du triatloilari iurretarrak bere sare sozialetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!