Iurretakoko jokalariari eta haren familiari babesa adierazi die udalak

Anboto 2025ko api. 30a, 14:05

Apirilaren 20an Saloun gertaturikoen harira Iurrretako Udalak oharra kaleratu du. Jakinarazi duenez, biktimari eta haren familiari babesa adierazi die. Horrez gain, honako beste adierazpen hauek egin ditu, puntuka: 

  •  Biktimari eta haren familiari gure babesa ematea, eta haren esanetara jartzea, une honetan behar izan dezakeen laguntza psikologikoa, legala eta soziala eskaintzeko.
  • Edozein indarkeria-mota, fisikoa zein hitzezkoa, irmo gaitzesten dugu; izan ere, indarkeria-ekintza horiek ez dute lekurik kirolean, ezta gure gizartean ere, eta erabat onartezinak dira.
  • Gainera, Udal honek azpimarratu nahi du oso garrantzitsua dela gertakariak salatu ondoren hasitako legezko prozesuak errespetatzea eta horietan konfiantza izatea.
  • Iurretako Kirol Taldeari eta udalerriko gainerako kirol-klubei eskatzen diegu beren erakundeetan haurrak eta nerabeak babesteko protokoloak lantzen jarrai dezatela, ingurune seguruak sortuz, ongizatea eta kirol-jardueraz gozatzeko aukera emango dutenak.

Era berean, Iurretako Udalak adierazi du ezin dela "indarkeria normalizatu bizitzako inongo esparrutan, eta are gutxiago kirolean". Gainera, ingurune seguru eta osasungarria sustatzeko ardura guztiona dela gogoratu du: "erakundeena, klubena, entrenatzaileena, familiena eta zaleena". Halaber, udalak bizikidetzan indarkeria oro desagerrarazteko konpromisoa berretsi du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!