Iurretakoko jokalariari babesa adierazteko protesta egingo dute maiatzaren 3an

Anboto 2025ko api. 27a, 15:26

Protesta ekitaldia gaztearen taldekide batzuk deitu dute. Datorren zapatuan izango da Larrakozelain.

Iurretako futbol taldeak ANBOTOri baieztatu dionez, jubenilen taldeko jokalari batek joan zen domekan eraso bat jasan zuen taldekide baten aitaren partetik. Jubenilen taldea 'Marenostrum Cup' torneoa jokatzen zegoen Saloun (Tarragona).

Eraso hori salatzeko eta jokalariari babesa adierazteko, futbolariaren taldekide batzuek protesta ekitaldia deitu dute maiatzaren 3rako, Larrakozelain. Jose Antonio Sagarnaga taldeko presidenteak kluba gaia aztertzen dagoela azaldu du eta "edozein erasoren kontra" daudela adierazi du. “Iurretako Kirol Taldeak indarkeria mota guztiak gaitzesten ditu, eta are gehiago adin txikiko bati dagokionean, kasu honetan gertatu den bezala, ez dugu beste ezer baloratzen, gaia judizializatuta dagoelako eta adin txikiko gehiago dauden familiak errespetatu behar direlako”, gehitu dute komunikatu bidez klubeko kideek.

Bestalde, taldeko zuzendaritzako kideek nabarmendu gura izan dute, bidaia hau Iurretakoko gazte batzuek eta beraien gurasoek antolatu dutela, eta klubak egin duen "gauza bakarra" klubaren izena eta ekipazioa lagatzea izan dela. "Beraz erantzukizun oro adingabeen gurasoen eta taldearekin joan diren arduradudena da", gaineratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!