Iurretako Bidebarrieta kalean garajea duten herritarrek errepidearen bestaldean dagoen egoiliarrentzako aparkalekua erabili ahalko dute, kale horretako urbanizazio lanen eraginez euren garajeetara sartzeko aukerarik ez duten egunetan. Bidebarrieta oinezkoentzako bihurtzeko urbanizazio lanek kaleko mugikortasunean eragin dute eta horrek sortutako eragozpenei irtenbidea emateko egin du proposamena EH Bilduk. "Gobernu Taldeak bat egin du gure proposamenagaz, eta udalaj datozen egunetan jakinaraziko du aparkalekua erabili ahal izateko tramiteak nola egin", ohar batean EH Bilduk jakitera eman duenez.