Bidebarrieta kalea berrurbanizatzeko lanak hasi dituzte

Anboto 2024ko abe. 15a, 11:45

Lehen faseko obrak bederatzi hilabete iraungo dute eta Iurretako Udalak milioi bat euro inguru inbertiduko ditu. Oinezkoentzako lekua handituko dute.

Iurretako Bidebarrieta kalea berrurbanizatzeko lanak hasi dira. Udalak milioi bat euro inguru inbertiduko ditu bederatzi hilabetean amaituko diren lanei aurre egiteko. Bidebarrieta kaletik kotxeak kenduta,  oinezkoentzako leku gehiago sortuko da; hain zuzen ere, 1.000 metro koadroko espazio bat. 

Proiektuaren lehenengo fasea da hasi duten, gasolindegitik HAZraino. Irisgarritasuna oztopatzen duten trabak kenduko dira, eta azpiegitura-sareak konponduko dira; beharrezkoa bada berriengatik ordezkatuko dituzte, udal arduradunek azaldu dutenez. Bidebarrieta kalearen zati horretan, baimendutako kotxeek baino ezingo dute sartu. Hori arautzeko ordenantza bat landuko du udalak. Bigarren fasean HAZtik Batzoki pareraino berrurbanizatuko dute kalea. 

Bidebarrieta kalea berrurbanizatzeko lanen lehen fasea hasteko, aurretik bertan zeuden aparkalekuak kendu dituzte. Horren aurrean, errepide nagusiaren beste aldean aparkaleku berria egokitu zuten udan. Egoiliarrentzako 94 leku daude, horietako hiru egokituak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!