Gaur arratsaldean ekitaldi bat egin dute Iurretan landa eremuko emakume guztiak omentzeko. Euren omenezko plaka bat jarri dute Askondo kalean eta dantzak eskaini dizkiete. Ondoren, trikitilariek lagunduta, kalejiran joan dira Ibarretxe kultur etxera arte. Han Iurretako Landa Eremuko Emakumeak dokumentalaren bigarren zatia proiektatu dute.
(Argazkiak: Irati Otadui)