Neska gazteen taldeak sare sozialetan zabaldu duenez, ez dute horrelako eraso misoginorik onartuko, "ez Iurretan, ez inon". "Argi daukagu gertakari hau ez dela kasu isolatu bat. Bizi dugn faxismoaren oldarraldiaren ondorio baita, non zenbaitzuen pribilegioak tentsionatu ditugu, horiek zalantzan jartzeraino", azaldu dute. Erreakzio "faxista patriarkal" horien aurrean, feminismoa hedatzeko lanetan jarraitzera deitu dute: "Iurretako kaleetan misoginiak eta faxismoak ez dute lekurik. Lanean jarraituko dugu Iurreta feminista lortu arte", adierazi dute sareetan.
Joan zen Martxoaren 8an, Euskal Herriko mugimendu feministak "aliantza feminista" aldarrikatu zuen "faxismoaren kontra" egiteko. Durangaldeko herrietan mobilizazio jendetsu ugari egin zen.